XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Holako eta gehiagoko zerbeit eginik dago, Don Frederico Baraampiuml;bar-ko gure bilzar-lagun, Bitorian irakastun dena.

Huna zer gisaz.

Alabako probintzia gutiz gehienak galtzerat utzia du Euskara.

Erdaraz mintzo dire Alabesak, ez hargatik erdararekin nahastatu gabe zembeit euskal-hitz.

Erdara den bezalako hura bada, Jaun aiphagarri horrek eskuetarat hartu du, ahalaz hurbildik eta ahalaz artha handiz ikusi du, eta, berak dioena, khenduak badiozka ehun bat euskal-hitz, eta hetarik zembeit oraiko Hiztegietan edireten ez direnak.

Eta, ez dugu beldurtzeko, erdara hura ez duela oraino hobeki haztakatuko, eta ez diozkala gehiagoko dituzken euskal-hitzak atheratuko Ikhus, don Julio URQUIJO-koaren 1907ko Hilabetekarian, 2garren eta 4garren atheraldiak.

Guziaren buru bada, Bilzar-Lagun eta Euskaldun Anaia maiteak, gogoari emateko badiogu, guk ere, euskalzaleen izena dakharragunek, zeinek gure tokietan egiteko, eta baitezpada egiteko dugula, J.Bte ALTHABE, gure lagun lasterregi zenduak, eta Don FREDERICO BARAIBAR-ko, behiñere baino distirantago denak, zeinek bere moldez, molde ederrez, egin dutena: hori da, guk ere, dela gure lan artetan, dela beharrezko gure harahunatetan, egin dezakeguna: bazter eta zokho guzietarik, euskal-hitz arroztu eta arrozterat emanak direnen artha handiz eta handienez biltzea, eta bilkhurarat ekhartzea: bide hortaz eman dakiontzat, gure mintzaira zahar eta maiteari, eman dakioken iraupen, hedamen eta distiradura guzia, Euskalzaleen-Bilzarrak halaber, bozkariagarri bezain goresgarri dukeena.

Bis-arren! Halabiz!.

APHEZ MARTIN LANDERRECHE Bilzar Iskribaria.

DONIBANE-LOHITZUNEN, Ephailaren lehenean, 1911garrenean.